2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

Adimen Intrapertsonala


Barnekoak diren arlo psikologikoak ongi aztertzeko eta ezagutzeko gaitasunari dagokio adimen intrapertsonala; hau da, nor buruaren bizitza emozionalean murgiltzea, sentimenduak aztertzea, horiek bereizten jakitea, sentimendu horiei izena jartzea, eta jarrera-gida moduan erabiltzea.

Inteligentzia mota hau dutenen berezitasunak
-Norberaren ezagutza eta hortik hasita, ekintzak bideratzeko trebetasuna.
-Norberaren indarrak eta ahultasunak, sentimenduak, bildurrak, autoestima ezagutza.
-Konzentrazioa, pentsatzeko ahalmena.



Gelarako estrategiak
1.Hausnarketak
2.Nor berak bere buruarekin duen erlazioa ezagutzea
3.Sentimenduak ezagutzea
4.Norberak bere helburuak finkatzea

Ariketak
1.Pentsamendu kritikoa eta kreatiboa lantzea
2.Kontzentraziorako ariketak landu
3.Bakardade mometuak hausnarketara bideratuta
4.Ariketa metakognitiboak
5.Autobiografiak/ Pentsamenduen Egunerokoak
6.Austoestima lantzeko ariketak
Inteligentzia mota hau duten ikasleak introspektiboak dira, beren sentimenduen kontzientzia dute, baita euren ahulezi, balore, sinesmen zein alde sendoez ere.Helburuak markatzen eta lortzen dituzte. Beraientzt den denboraz disfrutatzen dakite gehienbat pentsatzeko eta hausnarketak egiteko erabiltzen dutelarik. Ikasle hauek askoz hobeto ikasten dute informazioa prozesatzeko denbora ematen zaienean. Inteligentzia mota hau erabiltzen duten pertsonen artean teologoak, filosofoak, psikologoak edo psikiatrak daude. Esaterako Mahatma Gandhi, Sigmund Freud edo Aristoteles

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina