Adimen emozionala:
Ikerketa psikopedagogikoaren arloan, “Adimen emozionala” hitza Peter Salovey-ek
(Harvard) eta John Mayer-ek (New Hampshire) erabili zuten lehen aldiz
1990an. Eskolan eta arlo profesionalean arrakasta zeukaten pertsonen ezaugarri emozionalak
deskribatzeko erabili zuten. Baina Daniel Goleman-ek famatu bihurtu zuen
kontzeptu hau “Inteligencia emocional” liburuarekin. Goleman-ek horrela definitzen du
adimen emozionala: gure sentimenduak eta besteenak identifikatzeko trebezia, motibatzeko
eta harremanak bideratzeko gaitasuna.
Adimen-kozienteak errekurtso mentalak erabiltzeko ahalmena adierazten. Era
berean, Adimen-emozionalak pertsonaren ahalmena automotibatzeko, emozioak bideratzeko,
lagunak egiteko eta sentsuzko bizitza bizitzeko ahalmena adierazten du.
Gizakiaren jokaera aztertzen dutenek, betidanik jakin duguna baieztatzen dute:
pertsona izatea, adimen-intelektual handia edukitzea baino garrantzitsuagoa dela.
Hezkuntza arloan egindako ikerketek diotenez, arrakastaren %20a adimen intelektualari
esker da eta %80a adimen emozionalari esker.
Adimen kozientea eta adimen emozionala ez dira kontrakoak, ezberdinak baizik.
Adimen intelektuala badauka zerikusia adimen emozinalarekin, baina kontzeptu ezberdinak
direla antzeman dezakegu argi eta garbi.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina