Adimen linguistikoa
Hitzen bitartez pentsatu eta adierazteko gaitasuna da. Idazleek, bertsolariek, irakurtzea gustatzen zaien umeek... izan ohi dute. Idatzizko eta ahozko hizkuntzari dagokiona da. Hau da, adimen mota hau garatzen duten pertsonek ahozko eta idatzizko hizkuntzan erreztasuna dute. Adimena txikitatik garatzen hasten da eta adimen linguistikoa garatuena duten haurrak idazteko, irakurtzeko, istorioak kontatzeko eta hizkuntzetan erreztasuna dute. Baina esanguratsuena pertsona hauek kontzeptuak argitasunez azaltzeko duten gaitasuna da. Hitzetan pentsatzeko gaitasuna dute..
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina